HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 6

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zure senideak bekatu egiten badu zure aurka, zoaz beragana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea. Jaramonik egiten ez badizu, berriz, har itzazu zeurekin lagun bat edo bi, auzia bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki behar da eta. Hauei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko. Benetan diotsuet: zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua. Beste hau ere badiotsuet: zuetako bik elkar hartzen badute mundu honetan Jainkoari zerbait eskatzeko, emango die zeruko nire Aitak. Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun bilduak dauden tokian, han naiz Ni haien artean».

Mateo 18, 15-20.

Gaurko ebanjelioak jasotzen dituen hiruzpalau irakaspenak, aste honetan irakurri ditugun berrionaren pasarteen harira datoz, baina Eliza osatzen dugun elkarteari zuzenduta.

Juduen sinagogan ez bezala, non bekataria zuzenean seinalatu eta kanporatzen zen, Jesusek bere komunitatea anaitasunez zuzentzera gonbidatzen du. Komunitatetik banantzea gerta daiteke, baina soilik azken baliabide gisa, zuzenketa pertsonala lehenik eta komunitarioa ondoren nahikoa izan ez direnean.

Kasu horietan, komunitatearen zeregina funtsezkoa da, alde egin duen kidea automatikoki kanporatu beharrean, honengana interpelatuz zuzentzen delako lehendabizi, eta bestela elkarrekin otoitz egiten duelako Espirituari eskatzeko, argitzeko edo erregutzeko. Horregatik, Jesusek lurrean eta Zeruan lotzeko edo askatzeko boterea aitortzen dio Elizari. Bere izenean bizpahiru biltzen diren tokian Bera dagoenaren aginduak Kristoren presentzia-gordailua ematen dio Bere izenean bildutako komunitateari, hau da, Jesusek gure artean izan zituen kezka eta helburu berberekin bat egiten duen elkarte horri. Horrela denean, Eliza da Jesusen presentziaren lekuko nagusia.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.