HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 5
Behin batean, larunbatez gari-soroetan barna zihoan Jesus. Eta ikasleak galburuak moztu, eskuetan aletu eta jaten ari ziren. Fariseu batzuek esan zieten: «Nolatan ari zarete larunbatez zilegi ez dena egiten?». Jesusek erantzun zien: «Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta beraren lagunak goseak gertatu zirenean? Jainkoaren etxean sartueta, Jaunari eskainiriko ogiak hartuz, jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik». Eta esan zien: «Gizonaren Semea larunbataren nagusi da».
Lukas 6, 1-5.

Fededunok behin baino gehiagotan aurkitzen gara legeen, –bai zibilen bai erlijiosoen,– eta Ebanjelioaren artean harrapatuta, lehenengoak betetzeak Jesusen irakaspenak betetzea baztertzen duelako.
Gaurko pasartean, Jesus zalantzan jartzen dute bere ikasleak haien garaiko judaismoaren araurik sinbolikoenetako bat hausten ari direlako, hau da, Larunbataren legea, zeinaren indarrez eguna Jainkoari soil-soilik eskaini behar zitzaion, bestelako ñabardurarik gabe. Jesusen erantzuna, Bera Larunbataren Jauna dela da.
Jesusek ez du lege erlijiosoa zalantzan jartzen, ezta indargabetzen ere, baizik eta bere lekuan jartzen du, gizakiaren duintasunaren zerbitzurako bitartekaritza izatean, horregatik legea ez dago gainetik. Jesusen hitzetan dago arauen betetasuna eta ez hauen betetze itsuan. Arauek, bai zibilek eta baita erlijiosoek, zentzua dute Jainkoaren seme-alaba guztien duintasuna handitzen dutenean, bereziki gizartearen bazterretan daudenena.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments