HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 4
Aldi hartan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi: «Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz, baita fariseuen ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira». Jesusek erantzun zien: «Nola nahi duzue ezteietara deituek barau egitea, senar berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau». Parabola hau ere esan zien: «Inork ez du jantzi berririk urratzen, zaharrari adabakia ipintzeko; bestela, jantzi berria hondatu egingo litzateke, eta zaharrari ez litzaioke berriaren adabakia egoki etorriko. Ez du inork ardo berririk sartzen ere zahagi zaharretan; ardo berriak zahagiak lehertu egingo lituzke; ardoa isuri egingo litzateke eta zahagiak galdu. Ardo berria zahagi berrietan sartu behar da. Ardo zaharrarekin ohitua dagoenak ez du berririk nahi, “zaharra hobea duk” esaten baitu».
Lukas 5, 33-39.

Legeak eta ohiturak, era guztietakoak, leku guztietan, baita gure Elizan ere. Segurtasuna ematen digute; bidetik ateratzen ez garelako, emaitza espero dezakegu. Bitartean, Espiritua lotan dago arau eta ohitura guzti horien azpian.
Gaurko Ebanjelioan Jesus nobedade erradikal bezala aurkezten zaigu. Horrela, Itun Zaharreko barauak zentzua galdu du dagoeneko, Bera gutako bat egin delako. Ez dauka zentzurik berria den horri ez jarraitzeak edo erdizka egiteak, oihal zahar bat berriarekin konpondu ezin daitekeen bezala, edo zahato zaharra ardo berriarekin bete ezin daitekeen bezala.
Jesus nobedade erradikal bezala bizi al dugu? Jesus ez bada nobedadea bere jarraitzaileentzat, hauen fedea zaharkituta egongo da, ezagutzen diren erantzunak maneiatuko ditu, aldez aurretik itxaron daitezkeen arrazoiak eta argudioak botako ditu, betiko erantzunak betiko arazoei. Jesus beti berria bada, egunero ezustekoa bat bada, gure poza lagun baten ezteietan agertzen dugun bezalakoa izango da. Eta agian gure erantzun, arrazoi eta argudioak gure garaikideek espero ez dituztenak izango dira, leiho eta ate berriak irekitzen dituzten horietakoak. Gakoa horixe da: Jesus, nobedadea al da niretzat?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments