HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 3

Aldi hartan, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren hitza entzuteko; Genesaret aintzira-ertzean zegoen Jesus. Bi txalupa ikusi zituen ur-bazterrean geldi; arrantzaleak, ontzietatik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. Igo zen txalupa haietako batera, Simonenera, eta lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion. Gero, eseri eta txalupatik jendeari irakasten jardun zuen. Hitzaldia bukatzean, esan zion Simoni: «Jo itsaso zabalera eta bota sareak arrantzurako». Simonek erantzun zion: «Maisu, gau osoan egin ahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; hala ere, Zuk diozunez gero, botako ditut sareak». Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zuten, sareak lehertzeko zorian baitzeuden. Beste txalupako lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; etorri ziren, eta bi txalupak bete zituzten, ia-ia hondoratzeraino. Gertatua ikusirik, Jesusen oinetan ahuspeztu zen Simon Pedro, esanez: «Alde nigandik, Jauna, bekataria naiz eta». Izan ere, zur eta lur zeuden Simon eta harekin ziren guztiak,eginiko arrantzuagatik, eta gauza bera gertatzen zitzaien Simonen arrantzu-lagun ziren Zebedeoren seme Santiagori eta Joani ere. Baina Jesusek esan zion Simoni: «Ez beldur izan, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara». Haiek txalupak lehorrera atera zituzten eta, dena utzirik, jarraitu egin zioten.

Lukas 5, 1-11.

Zenbat aldiz esaten eta entzuten dugun Elizan testuinguru sozialak, kulturak edo zirkunstantzia historiko zehatzek gure senideengana iristeko oztopoak direla.

Gaur Jesus jendetzari zuzentzen zaio txalupatik eta arrantzale batzuk sareak botatzera deitzen ditu, nahiz eta hauek ez diren fidatzen, ongi ezagutzen duten lakuaren baldintzetan oinarrituz. Hala ere, Jesusek esandakoa betetzen dute eta orduan ezin espero zuten arrantza lortzen dute.

Txalupa Eliza bada, bertan gaudenoi dagokigu Jesusen oihartzunak izatea gure garaikideen artean. Guri dagokigu Espiritua non dagoen eta zer esaten digun antzematea gure garaiko denboren zeinuen artean dizernituz. Espirituaren ahots hau da, hain zuzen ere, hainbeste senidek gaur bilatzen dutena, entzun eta jaso nahi dutena. Jesusen jarraitzaileentzat gaurko gonbidapena Espirituari erne egotea da, hura bilatzea egunerokotasunak dakartzagun kezka, beldur edo ziurgabetasunen artean. 

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.