HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 2

Aldi hartan, Jesus sinagogatik atera eta Simonen etxean sartu zen. Simonen amaginarreba sukar handiaz zegoen, eta haren alde zerbait egiteko eskatu zioten. Orduan, harengana makurturik, zorrotz agindu zion sukarrari, eta sukarrak alde egin zion. Berehala jaiki eta zerbitzatzen hasi zitzaien amaginarreba. Eguzkia sartu zenean, gaixoak zituzten guztiek, edozein zela ere haien gaitza, Jesusi eramaten zizkioten, eta hark, bakoitzari eskuak ezarriz, sendatu egiten zituen. Askorengandik deabruak ere ateratzen ziren, deiadarka esanez: «Zu Jainkoaren Semea zara!». Jesusek zorrotz galarazten zien hitz egitea, bazekiten-eta Mesias zela. Eguna argitu orduko, atera eta bazter bakarti batera joan zen. Jendea haren bila zebilen eta, aurkiturik, eutsi egin nahi zioten, alde egin ez ziezaien. BainaJesusek esan zien: «Gainerako herrietan ere adierazi beharra dut Jainkoaren erreinuaren Berri Ona, horretara bidali bainau Jainkoak». Eta Judeako sinagogetan ibili zen Berri Ona hots egiten.

Lukas 4, 38-44.

Kalkulu ekonomiko, sozial eta politikoak, negoziazioak, ulermenak, justifikazioak… interes partikular zein instituzional askoren azpian dagoen gaizkiarekin eta bekatuarekin topo egiten dugunean gutako bakoitzarengan ager daitezkeen osagaiak dira.

Gaurko pasartean, Jesusek etenaldirik gabe sendatzen du Hari bere gaitzak sendatzeko eskaera egiten diotenei entzunez, eta, gainera, gaitzaren aurrean irmotasunez agertzen da, zorrotz, pasarteak bitan jasotzen duen moduan.

Jesusek gaixoak sendatzeko duen misioak asetzeraino garamatza. Jesus erradikala da gaizkiarekin, ez du entzuten, ez du negoziatzen. Bekatariarekin erakusten duen malgutasuna, berriz, zurruntasun bihurtzen da bekatuarekin. Erradikaltasun hori erakargarri izan daiteke beren gaitzetatik sendatzeko itxaropena behar duten gure hainbat seniderentzat. Gaurko Ebanjelioak gaitzaren aurrean gure erradikaltasuna planteatzen digu edo berarekin negoziatzen dugu, eta baita sendatzaile den Jesus hau geureganatzen saiatzeko tentazioaz ohartarazten gaitu.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Eskerrik asko Jon!!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.