HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 31

Aldi hartan, Jesus Nazaretera, bera hazitako herrira, joan zen, eta larunbatean, ohi zuenez, sinagogan sartu eta zutik jarri zen irakurgaia egiteko. Isaias profetaren liburua eman zioten eta, irekitzean, pasarte hau aurkitu zuen: «Jaunaren Espiritua nire gainean dago, hark gantzutu bainau, behartsuei Berri Ona emateko, gatibuei askatasuna eta itsuei ikusmena hots egitera bidali nau, zapalduei askatasuna ematera, Jaunaren onginahi-urtea hots egitera». Liburua bildu ondoren, laguntzaileari eman eta eseri zen. Denak sinagogan begira-begira zeuzkan. Jesus honela hasi zitzaien:

«Gaur bete da orain entzun duzuen Liburu Santuko hitz hau». Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden Jainkoaren onginahiaz esaten zituenengatik. Baina zioten: «Ez al da, ba, hau Joseren semea?». Orduan,Jesusek esan zien: «Harako esaera hura gogoraraziko didazue, noski: “Sendagile, sendatu zeure burua”, eta esango: “Egitzazu hemen ere, zeure herrian, Kafarnaumen, egin omen dituzun gauzak”». Eta erantsi zuen: «Hara Nik egia esan: Ez da profetarik bere herrian onartua denik. Egiaz esaten dizuet: Bazen emakume alargunik asko Israelen Eliasen garaian, hiru urte eta sei hilabetez euria egin gabe egonik, lurralde guztian gosete gorria izan zenean; hala ere,Jainkoak ez zion haietako inori bidali Elias, Sidon herrialdeko Sareptako alargunari baizik. Eta bazen legenardunik asko Israelen Eliseo profetaren garaian; hala ere, ez zen haietako inor sendatu, Siriako Naaman baizik». Hauek entzutean, sinagogan zeuden guztiak amorruz bete ziren. Eta jaikirik, Jesus herritik kanpora atera eta herria eraikiazegoen mendiko amildegira eraman zuten, handik behera botatzeko asmotan. Baina Jesus haien erditik igaro eta bere bidetik joan zen.

Lukas 4, 16-30.

Ebanjeliora ohitzen garenean Jesusek eskandalu izateari uzten dio. Agian horregatik gure fede tikiak zeinu apartak eskatzen dizkio Jainkoari.

Gaurko Ebanjelioan Jesus bere herrikideen aurrean agertzen da Jainkoak zapalduak askatzeko eta behartsuei bizitza osoa emateko egindako promesen betetze gisa. Baina bere betiko bizilagunek ezin diote sinetsi, haietako bat besterik ez delako, ez da aparteko norbait, eta ez du miraririk egiten. Aldiz, Israel herriaren historian gertatutako moduan, orain ere israeldarrek ikusteko gai ez direna ikusteko gai atzerritarrak dira.

Fededunok gure buruari galdetu diezaiokegu zapalduak askatzeko eta pobreei bizitza betea emateko Jesusen misioa onartzeko gai ote garen  Jainkoaren behin betikoa errebelazio bezala, edo, gehiegitan bezala, gure fedearen mugek eskatzen dituzten mirarien zain jarraitzen dugun. Beste behin ere, Berrionak bazterkeria gehien jasaten dituzten senideengan Jesukristo antzematera garamatza.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.