HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 26

Aldi hartan, honela mintzatu zen Jesus: «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak! Zuek ere honelakoak zarete: kanpotik zintzoak jendearen aurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak. Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue, esanez: “Gure arbasoen egunetan bizi izan bagina, ez genukeen parterik hartuko haiekin profeten hilketan”. Horrela, zeuek aitortzen duzue profetak hil zituztenen ondorengoak zaretela. Bete, bada, zeuek ere zuen gurasoen egintza gaiztoen neurria!».

Mateo 23, 27-32.

Jesusen hitzak gogorrak iruditu dakizkiguke, baina maitasunetik jaiotzen dira. Min ematen dio fedea itxura hutsean geratzen dela ikusteak. Kanpotik ederrak baina barrutik hutsik dauden hilobi zurituen irudia erabiltzen du, badakielako itxurari soilik eusten dion bizitzak bihotza nekatzen duela.

Guri ere gerta dakiguke dirudigunaz gehiago arduratzea benetan garenaz baino, edota besteek ikusten dutena zaintzea barruan ditugun zauriak, beldurrak edo kontraesanak ezkutatzen ditugun bitartean. Jesusek ez gaitu epaitzen, ezta umiliatzen ere. Egian bizitzera gonbidatzen gaitu, maskararik gabe; izan ere, Jainkoak ez baitu bizitza perfekturik eskatzen, prest dagoen bihotza baizik.

Gaur ere Jainkoak gure segurtasunak zalantzan jarri eta errukiz, zuzentasunez nahiz xumetasunez bizitzera deitzen gaituzten pertsonen bidez hitz egiten digu.

Hausnar dezagun:

  • Bizitzako zein alorretan bizi naiz gehiago itxuratik egiatik baino?
  • Prest al nago gaur Jainkoak aldatzera gonbidatzeko bidaltzen dizkidan ahotsak entzuteko?

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.