HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 23

Aldi hartan, Jesusek, Filiporen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien ikasleei: «Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?». Haiek erantzun: «Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor naizela diozue?». Simon Pedrok erantzun zuen: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea». Orduan, Jesusek esan zion: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta hau diotsut Nik: Zu Pedro zara –harkaitza–; harkaitz horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza, eta Herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emango dizkizut: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua». Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.

Mateo 16, 13-20.

Kristau batek erantzun beharreko galdera nagusietako baten aurrean gaude: “Nor naizela diozue?” (astean zehar ikusiaren arabera bestea “Non da zure anaia?” izan daiteke). Eta galdera honi ezin zaio/ezin diogu edozelan erantzun. Ikusi dugu jendearen nahasmena. Eta agian geure nahasmena izan daiteke. Izan ere ez zaigu nahiko bere jarraitzaile izatea (ikasleak beraiek oso galduak ageri zaizkigu maiz); ez zaigu nahikoa maisu edo Jauna deitzea (agian “ez zaituztet ezagutzen” esango digu bere izenean plazetan hitz egin zuten haiei bezala); ez zaigu nahikoa bere izenean guztia utzi eta jarraitu izana (Pedrok eta Judasek berak horrela egina zuten baztertu aurretik).

“Nor naizela diozue” galderari egunero egunero erantzun beharko diogu, baina geure aldetik jar dezakegun edo egin dezakegun guztiaren gainetik berari irekiak bizitzea ezinbestekoa dugu. Erantzuna ez baita nor den guretzat, baizik berak nor izan nahi duen guretzat. Berari utzi behar diogu gure bizitzetan sartzen, zer esan izaten, Hitza bihurtzen. Soilik horrela iritsiko gara Mesias dela aitortzera (edo salbatzailea, edo Jauna, edo Bizia, edo…)

Euskal liturgiako goratzarre bikainak dioen bezala: “Ezin esan inork ahoz,/idatziz ere ezin eman;/gertatu zaionak daki/ Jesus maitatzea zer dan.”

Jesus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.