HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 22

Aldi hartan, Jesus honela mintzatu zitzaien jendetzari eta ikasleei:

«Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aulkian eseriak daude. Egizue, beraz, eta bete haiek esandako guztia; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. Zama astunak eta eraman ezinezkoak lotzen dituzte, eta besteei leporatzen; baina berek atzamar batez ere ez dituzte mugitzen. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak erabiltzen dituzte bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aulkiak maite dituzte, plazetan jendeak agur egitea eta denek “maisu” deitzea. Zuek, ordea, ez utzi inori “maisu” deitzen, bakarra baita zuen maisua, eta zuek guztiok elkarren senide baitzarete. Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bakarra baita zuen Aita, zerukoa. Eta ez utzi inori “gidari” deitzen ere, bakarra baita zuen gidaria, Kristo. Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen duena beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena goratu».

Mateo 23, 1-12.

Elizaren, eta edozein giza-elkarteren, arrisku bizia: sorrerako xede bizia galtzen denean bestelako interesak (eta ez guztiz garbiak) gailentzen zaizkigu. Fariseu eta lege-maisuen azalean geure buruak ikus genitzake, mila eratara justifikatzen, arrazoitzen edo zuritzen ditugun jarrera, eraikuntza edo antolaketen aurrean.

Gure mezua baliagarria izan daiteke, gure ametsak egokiak, baina… asmorik ederrenarekin eraiki genuen elkarteak, edo proiektuak, edo instituzioak… harreman arazoak ditu, itxura mantetzearren erabaki ezegokiak hartzera makurtzen da, hasierako asmoak aldatu dira…

San Paulok gorputzaren irudia erabiltzen du kristauon elkartean, Jesusen jarraitzaileon artean, nahiz eta zeregin ezberdinak izan, edo kargu ezberdinak bete, guztiok bat eta elkarren zerbitzari garela adierazteko. Elkarrekiko lotura horrek, gure eginkizuna edo kargua besteen zerbitzurako eta onerako dela ez ahazteak eragingo digu hasierako oinarria ez baztertzea. Eta oinarri hori elkar maitatzeko asmoa eta horretarako bideak jartzea baino ez da.

Jesus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.