HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 21

Aldi hartan, Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, elkarrekin bildu ziren fariseuak, eta haien arteko lege-gizon batek azpikeriaz galdetu zion Jesusi: «Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?». Jesusek erantzun: «“Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz”. Hau da agindurik nagusiena eta lehena. Eta bigarrena horren parekoa da: “Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala”. Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak».

Mateo 22, 34-40.

Leon Aita Santuak Madrilera egin berri duen bidaian, Gorpuzti eguneko eukaristian, esan digu ez dela posible Jainkoaren aurrean belaunikatu eta senidea baztertzea. Horixe bera adierazi zigun Joanen estraineko gutunak: “«Jainkoa maite dut» esan eta senideari gorroto diona gezurti da… Hauxe da harengandik hartu dugun agindua: Jainkoa maite duenak maita dezala bere senidea ere.”

Jesusek funtsezko bi oinarri jartzen dizkio gure sinesmenari. Lehena, sinesmena maitasun kontua dela. Maitatzera jartzen ez dena ez da Jainkoaz enteratu, ez daki non dabilen, Jainkoa maitasuna baita, eta maitatze kontutan datza gure bizia eta izatea. Eta horretara jartzen dena konturatzen da maitasunak bere izate guztia hartzen diola, bere osotasuna.

Eta bigarrena: ezin direla bereiztu bi maitasun. Ez dela maitasun era bat Jainkoarekiko harremana, eta bestea senidearekikoa. Jainkoarekiko maitasunak garamatza senidearengana, eta senidearekiko maitasunak ziurtatzen digu Jainkoarekikoa egiazkoa dela.

Jesus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.