HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 12

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zure senideak bekatu egiten badu zure aurka, zoaz beragana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea. Jaramonik egiten ez badizu, berriz, har itzazu zeurekin lagun bat edo bi, auzia bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki behar da eta. Hauei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko. Benetan diotsuet: zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua. Beste hau ere badiotsuet: zuetako bik elkar hartzen badute mundu honetan Jainkoari zerbait eskatzeko, emango die zeruko nire Aitak. Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun bilduak dauden tokian, han naiz Ni haien artean».

Mateo 18, 15-20.

Jainkoak zorionerako eman dizkigun harremanak hausten ditu bekatuak: geure burua zauritzen du, besteei kalte egiten die eta Elizaren komunioa ahultzen du. Horregatik, Jesusek ez du bekatua auzi pribatu huts gisa aurkezten. Helburua anaia irabaztea da, ez hura lotsaraztea.

Ebanjelioak senide arteko zuzenketa erakusten digu: pausoz pauso, egia eta maitasuna uztartuz. Lehenik, bakarka; gero, beharrezkoa bada, lekukoekin; azkenik, elkartearen aurrean. Zuzenketak haustura osatzea eta galdutakoa berreskuratzea du helburu.

Inor ez da bakarrik salbatzen. Bekatuak komunitate-dimentsioa duen bezala, adiskidetzeak ere bai. Adiskidetzearen sakramentuan, Elizaren ministerioaren bidez, Jainkoak eskainitako barkamena eta bakea jasotzen ditugu. Kristok gure harremanak berritzen ditu eta bekatuak zauritutako komunioa osatzen du, berriro ere onbidean elkarren senide gisa bizi gaitezen.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.