HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 11

Une hartan, hurbildu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdetu zioten: «Nor da handiena zeruetako erreinuan?». Jesusek, haurtxo bati deitu, haien artean jarri eta esan zien: «Benetan diotsuet: Aldatu eta haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko zeruetako erreinuan. Beraz, bere burua haur honen antzera apaltzen duena, hori da zeruetako erreinuan handiena. Eta honelako haur bat nire izenean onartzen duenak Ni onartzen nau. Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxietsi! Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe zeruan. Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez al da laurogeita hemeretziak mendian utzi eta galdutakoaren bila joango? Eta aurkitzen badu, benetan diotsuet, poz handiagoa izango du bakar harengatik, galdu ez diren laurogeita hemeretziengatik baino. Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako bat ere galtzerik».

Mateo 18, 1-5. 10. 12-14.

Jaunak haur bat jartzen du ikasleen erdian, haien handinahia zuzentzeko. Keinu xaloa dirudien arren, Jesusen garaian haurrek ez zuten gizartean inolako garrantzirik: ahulak ziren, besteen mende bizi ziren eta ia esklaboen pareko tokia zuten. Nork bere burua apaltzeaz ari zaigu Jesus, Erreinuko kide izateko.

Kristo bera apaldu zen, txikien zoria bere gain harturik. Horregatik, txikiei harrera egitea Jesus bera hartzea da. Gure apaltasuna haiei egiten diegun harreran neurtzen da. Ez da gutxiesateko kontua: txiki bat mespretxatzen duenak Jainkoa bera izango du aurrez aurre.

Gaur Asisko Santa Klararen oroimena ospatzen dugu. Frantzisko santuarekin batera, txirotasunaren bidetik txiki eta pobre egin zen. Klaratarrek, otoitzean eta komunitate-bizitzan, Elizaren misioari eusten diote. Haien bizitza ezkutuak gogorarazten digu benetako handitasuna Jainkoaren aurrean txiki egitean eta besteei zerbitzatzean dagoela.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.