HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 8

Aldi hartan, gizon bat hurbildu zitzaion Jesusi eta, belaunikaturik, esan zion: «Jauna, erruki zakizkio nire semeari; epilepsia ematen dion deabrua du eta gorriak ikusarazten dizkio. Maiz botatzen du sura eta urera. Ekarri diet zure ikasleei, baina ezin izan dute sendatu». Jesusek esan zien: «Hau gizaldi sinesgogorra eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila hona». Jesusek gogor eraso zion deabruari eta atera egin zen mutilagandik; ordu hartatik sendatua gelditu zen. Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten: «Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?». Jesusek erantzun zien: «Zuen sinesmena txikia delako. Egia diotsuet: sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendiari “aldatu hemendik hara” esanez gero, aldatu egingo litzateke; ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango».

Mateo 17, 14-20.

Gaurko Berrionaren mirarizko kontakizunak fede ezaren beste ondorio bat erakusten digu: Atzoko ebanjelioak fede gabezia horrek bizitzaren benetako iturritik desbidera gaitzakeela erakusten bazigun, gaurko pasarteak argi eta garbi adierazten digu fede gabezian datzala kristauen eta Elizaren beraren jokaerak hainbatetan eta hainbatetan erakusten duen ezintasuna. Egiaztapen nabarmen baten aurrean gaude, eta Jesusek, kexa moduan, arrazoia erakusten digu: fede gabezia. Kexa bat eta eskaera bat zuzentzen dizkigu Jesusek aldi berean,  baina bereziki kontzientzia-dei bihur daitezke guretzat halaber, hau da,  Jainkoarengana jo eta Jainkoa bilatzeko deia, Bera gabe ezin baitugu, eta kristau bidea bizitzeko eta aurrera eramateko gai ez baikara. Gure mugak aztertzea, gure ezintasunaz konturatzea, fedea seriotasunez bilatzeko eta desiatzeko dei bihur daiteke. Fedearen dohaina eskatu behar diogu Jainkoari behin eta berriz, nekatu gabe, fedea. Jainkoari irekitzen baikatzaizkio, eta horrela bakarrik Hark gure bitartez jarduteko aukera izan baitezake.

Jesusen aurrean gaurko berriona gogoan hartu, eta berarekin elkarrizketan hausnartu nolako fedea duzun, eta hari eskatu handi diezaizun.

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.