HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 6

Aldi hartan, hartu zituen Jesusek berekin Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri. Hartan, Moises eta Elias agertu zitzaizkien, Jesusekin hizketan. Orduan, Pedrok esan zion Jesusi: «Jauna, bai ederki gaudela hemen! Nahi baduzu, hiru txabola egingo ditut: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat». Hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta ahots batek esan zuen hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea, hau dut atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrera erori ziren ikasleak, beldurraren beldurrez. Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: «Jaiki zaitezte; ez beldur izan». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi zuten, beste inor ez. Menditik behera jaisterakoan, Jesusek agindu zien: «Ez esan inori ikusi duzuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik piztu arte».

Mateo 17, 1-9.

Jesusen antzaldatzearen pasarteak une berezi bat erakusten du: ikasleek haren benetako izaeraren distira ikusten dute. Mendian, Jesus ez da soilik maisu edo profeta gisa agertzen, Jainkoaren Seme maitea dela agerian uzten da. Pedrok une hura betiko luzatu nahiko luke, baina Jesusek erakusten du fedea ez dela mendi tontorreko bizipenetan bakarrik bizitzen; eguneroko bidean ere jarraitu behar zaio. Aitaren ahotsak mezu argia ematen du: «Entzuiozue». Hor dago kristau bizitzaren giltza: Jesusi entzutea, haren hitza bihotzean gordetzea eta eguneroko erabakietan bizitzea. Ikasleek beldurra sentitzen dute, baina Jesusek ukitu eta adore ematen die: «Jaiki zaitezte; ez beldur izan!» Guri ere, zalantzen eta zailtasunen artean, haren presentziak altxatzen eta bidean aurrera egiten laguntzen digu.

Jesusen aurrean, gaurko pasartea kontenplatuz, eta Jesusekin elkarrizketan, galdera honi erantzun: Gure eguneroko bizitzan, benetan denbora hartzen al dugu Jesusi entzuteko eta haren hitzak gure ekintzak gidatzeko?

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.