HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 29

Aldi hartan, judu asko etorri zen Marta eta Mariagana, nebarengatik doluminak ematera. Marta, Jesus zetorrela entzun orduko, bidera atera zitzaion; Maria, berriz, etxean gelditu zen. Martak esan zion Jesusi:

«Jauna, hemen izan bazina, gure anaia ez zen hilko. Hala ere, badakit eskatuko diozun guztia emango dizula Jainkoak». Jesusek erantzun zion: «Piztuko da zure neba». Eta Martak: «Badakit piztuko dela azken egunean, hildakoen piztuerakoan». Jesusek esan zion orduan:

«Ni naiz piztuera eta bizia; nigan sinesten duena, hilik ere, biziko da, eta bizi dena, nigan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hori?». Martak erantzun zion: «Bai, Jauna, sinesten dut Zu Mesias zarela, Jainkoaren Semea, mundura etortzekoa zena».

Joan 11, 19-27.

Dolumina, oroimina, harreman-mina…

Biziminak bizi du giza bizitza. Gizakiak bizimina galtzen badu, berarenak egin du.

Seguru asko, giza bizitzaren altxorrik preziatuena maitasunezko giza harremanei lotzen zaie.

Martak, Mariak eta Lazarok elkar maite zuten. Maitasunak badakar betirako irautearen mina, bizitzaren bizipoza baita.

Ziur aski, min horrek gizaki oro bizi izan du gizadiaren hasieratik; hortaz, bada guztiz kulturarteko bizipena, kulturarteko min partekatua. Beharbada, min hori da, mina gorabehera, gizadia batzen duen altxor ezkutu preziatuenetakoa.

Oroimin antropologiko horretan txertaturik, ikaragarrizko oihartzun ozena du Jesusen Hitzak: “Ni naiz piztuera eta bizia”

Nazareteko Jesus, Kristo bizia izan dadila gure bizimina eta gure arteko harremanen muina, harreman mina, maitasunezko harremanak baitu betiko biziaren promesa.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Oso iruzkin ederra eta iradokiorra. Eskerrik asko, Luzio.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.