HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 18

Aldi hartan, fariseuek, sinagogatik atera zirenean, elkar hartu zuten Jesusen kontra, hura nola galduko. Jakin zuen hori Jesusek eta alde egin zuen handik. Jende askok jarraitu zion, eta Jesusek denak sendatu zituen, eta agindu zien ez zezatela ezagutzera eman. Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen: «Hona hemen nire zerbitzaria, Nik aukeratua, nire maitea, atsegin dudana. Honengan ipiniko dut neure espiritua; zuzenbidea iragarriko die herriei. Ez du haserrerik sortuko, ez oihurik egingo, ez da kaleetan haren mintzoa entzungo. Kanabera pitzatua ez du hautsiko, doi-doi piztua dagoen argi-metxa ez du itzaliko, zuzenbidea nagusiarazi arte. Hura izango dute itxaropen nazioek».

Mateo 12, 14-21.

Ebanjelioak gaur, beste batzuetan bezala, kontrako jarrerak parez pare jartzen ditu: farisearrenak vs Jesusenak. Jesusen bizitzako une honetan badira oraindik bera jarraitzen duten pertsona asko. Badirudi, Jesus nola galduko bilatzen dutenek ez dutela erraza izango bere kalterako izango den ekintzarik aurrera ateratzeko. Bere ekintza onak, batzuentzat gaizpide badira ere, askorentzat askatzaileak izango dira, duintasuna berreskuratzeko bide suertatuko dira. Horregatik, Jesus, jendetzaren artean, babestuta dabil. Jakin badakigu guzti hau, epe laburrean hankaz gora jarri eta Jesusi edozein eratako babesa bukatu egingo zaiola. Gure inguruan, gizakion historian, hainbaten bizitzaren kontakizuna izan daiteke hau. Jesusen bizitzaren bitartez ikasten duguna zuzenbidea iragartzen duen orok, haserreak sortzen ez dituztenak, oihurik gabeko zereginetan dihardutenak, doi-doi dabiltzanak indarberritzen saiatzen, Jaungoikoarekin zerikusia dutenak, bere aukeratuak, maiteak, atseginak direla eta bere espirituaren izpiak jaso dituztela. Hauengan dagoela itxaropena. Ez ditzagun pertsona hauen lorratzik galdu, Jaungoiko berberarenak dira eta.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.