HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 16
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Mateo 11, 28-30.

Zein ederra den Jesusengandik entzutea nekatuta egonik ere bere aldamenean egon ahal garela, bere alboan nahi gaituela!! Jesusen alboan egonik zamak ez dira beti desagertzen, baina bere aldamenean gaudela, nekeak eta kargak begiratzen ditugunean esanahi berriak aurki diezazkiekegu eta indarberritu gaitezke, bidean jarraitu eta aurrera egiteko. Hau da arintzeko formula, ez dago besterik. Jesusek ez du magiarik egiten, ez ditu gauzak bere bidetik ateratzen. Bidea egiteko indarberritzen gaitu bera gure bide beretik ibili zelako, gure bide beretik dabilelako. Hala ere, inoiz bide bazterrean geratuko bagina, Jesusek, bide bazterrean aurkituko gintuzke, gure zauriak zaindu eta berriro hasteko aukera berreskuratzen digun samariar onarena egingo luke. Nekeari ez izan beldur. Jesus hurbil duzu.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments