HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 15
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik».
Mateo 11, 20-24.

Jesusen begiradaren muinera iristen gara gaurko ebanjelioaren atal honetan. Jaungoiko Aita nor ezagutuko ote duen eta xumeak direnak izango dutela ahalmen hori adierazten digu Jesusek. Zoriontasunetan gauza bera aldarrikatu zuen, Mateoren ebanjelioan, jende multzoaren aurrean eta mendi tontorretik. Xumeek errealitatearen barnea ezagutzeko gaitasuna dute. Errealitatearen Hondoa begi bistara ekarri eta ikusitakoari esanahi askatzailea ematen diote esker onez biziz, bakearen alde jokatuz, justizia eraikitzen bizia eskainiz. Eta era berean, horrela bizi dena, Jaungoiko Aita ezagutzeko bidea egiten du. Begiradarentzat ezinbesteko prestaketa da horrela bizi izatea. Baina, Jesusek gaur gogoratzen digun moduan, begirada honek gure esku dagoen prestaketaz gain, Jaungoikoagandik datorren dohaina ere behar du onartu. Mundu berri baten seinaleak dira guzti hauek.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments