HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 14

Aldi hartan, Jesus miraririk gehienak egin zitueneko herriak gaitzesten hasi zen, bihotz-berritu ez zirelako: «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan bezainbeste mirari gertatu izan balitz, bihotz-berrituak ziratekeen aspaldi, dolu- jantziz eta hautsez estalirik. Horregatik, hau diotsuet: auzi-egunean, zigor bigunagoa izango dute Tirok eta Sidonek, zuek baino. Eta zu, Kafarnaum, zeruraino altxatuko zarela? Lurraren barreneraino eroriko zara! Izan ere, zuregan bezainbeste mirari gertatu izan balitz Sodoman, gaurdaino iraungo zukeen. Horregatik, hau diotsuet: auzi-egunean, zigor bigunagoa izango du Sodomak, zuk baino».

Mateo 11, 20-24.

Jesusek gaurko atal honetan ere begirada jartzen digu erdialdean. Zer ikusi zuten Tiro eta Sidonek? Zer ez zuten ikusi Korozain eta Betsaidak? Zer ikusten du Jesusek? Gu guztion begiek ikusten duten errealitatea, gehien bat, errealitate bera izaten da. Gure begiradak, hau da ikusten diogunaren esanahia, aldiz oso ezberdina izan liteke. Eta esan beharra dago gure begiradek gaur egun kexati ibiltzen direla. Edo kexatik abiatzen garela ingurua ezagutzeko. Jesusen proposamena, aldiz, esker oneko bihotzak onestea izan ohi da. Esker onak gauzak berri egiten ditu. Esker oneko begiradak, argia, itxaropena, hurbiltasuna begi bistan jartzen ditu. Esker oneko begiradak ez ditu errealitateko beste alderdiak ezabatzen, eraginkorragoa dela esango nuke, gaitzetsi egin behar diren alderdiekiko jarrera. Esker oneko begiradek, mundua beste era batera izan litekeela sinesten dute eta bere alde lan egiten dute. Begiratu zure ingurua eta baieztatu ahal izango duzu Jesusen onespena.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.