Linoa gurean

2026 Uzt 13

Gaur, edozein dendatan eros ditzakegu linozko soinekoak. Gurean ere, ezagutu izan dugu linoaren kultura, linaza, linazasoro toponimo eta abizenak bitarteko. Linoa, udagoieneko San Lino inguruan ereiten zen gurean eta behin San Juanetatik lasterrera ebagi. Lino-landaretik lino-harirako bidea luzea zen. Behin lino heldua ebagi ezkero, ondo sikatu behar izaten zen eguzkitan. Ondo sikatu ondoren, linoaren hazia garandu egiten zen eta gero, lino-bedar sikua, ur putzu batean sartu ondo beratuteko. Jarraian berriro sikatu ondo eta jo-jo-jo egiten zen hariak aterateko. Linoa jo-jo  ostean, ezpatatu egiten zen eta azalak apartatu hariari. Behin horra ezkero, kardatu egiten zen linoa eta gero fin-fin irun gorueta bidez. Lino-hari multzoa iruteko, zeukanak, pedaldun goruaz egiten  zuen eta ez zeukanak, eskuaz, zurezko edo burdinazko ardatzaz. Linoa irun eta gero, matazak egiten ziren eta gero lixiba edo gobada egin ur bero eta surteko arte edo pago-hauts zuriarekin. Holan, zuritu egiten zen linoaren kolore marroizka. Azkenik, harilak egiten ziren eta ehuleari eraman mihise edo ehunak egiteko. Lino- mihise edo ehunak soinekoak egiteko eta beste gauza askotarako erabiltzen ziren, eleizetako aldare gainean ipintzeko ere. Gaur ez da linorik ereiten baina lino berezerneak ikusten ditugu gure landetan. Abesti eta bertso ospetsuak ere baditugu lino-iruteari buruz. Esaterako, besteak beste, R.M.Azkueren Cancionero popular vasco liburuko“ Oi Pello Pello” eta  J.A.Mogelen “ Peru Abarka” liburuko hogei bertsoak. Lino-irute lan hau auzolanean egiten zen gure sutondoetan.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.