HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 11

Aldi hartan, Pedrok esan zion Jesusi: «Hara, guk dena utzi dugu, zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?». Jesusek erantzun zien: «Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau eraberritzean eta Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan esertzean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko. Eta nigatik etxea, senideak, aita, ama, seme-alabak edota lurrak uzten dituenak, ehun halako hartuko du eta betiko bizia jasoko ondare».

Mateo 19, 27-29.

Pedroren galdera oso gizatiarra, oso espero izatekoa da. Agian guk geuk ere egin izan diogu horrelako galderaren bat-edo geure buruari isilean: «Eta nik zer jasoko dut?». Maitasunaren bidean ere, noizbait, bihotzak ordaina bilatzen du. Ez berekoikeriaz, baizik eta nekatuta dagoelako, edo bere azken etorkizunaz beldurrez dagoelako. Jesusek ez dio galdera horri muzin egiten eta erantzuna ematen dio. Haren erantzuna baina ez da merkataritza-hizkuntzan emana. Ez du sari eta merezimenduen kontabilitatearekin zerikusirik. Jesusek ez die esaten: «Hainbeste eman duzue, hainbeste jasoko duzue». Beste zerbait iradokitzen du: ezer benetan ematen denean, ezer ez da galtzen.

Sarritan, askatzen dugunean bakarrik iristen da benetan garrantzitsua den hori. Eskuak itxita dauzkanak, ezin du ezer berririk hartu. Bada, bihotzarekin ere beste horrenbeste gertatzen da.

Jesusen «ehun halako» delako hori ez da inondik ere kalkulu bat. Ez da banku espiritual baten interesa. Bizitza espiritualean paradoxa bat dago: zenbat eta gehiago geure buruari heldu, orduan eta gehiago ihes egiten digu bizitzak. Eta zenbat eta gehiago geure burua eskaini, orduan eta gehiago aurkituko dugu geure burua. Hein horretan,  «betiko bizia» ez da soilik etorkizun urrun baterako promesa; izan ere, Erreinua oraintxe bertan has daiteke Jesusi eta bere mezuari lotzen bagatzaizkie.

Igor Goitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.