HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 9
Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legenardunak, bota deabruak. Hutsean hartu duzue, eman hutsean. Ez eraman urrerik, ez zilarrik, ez dirurik gerrikoan; ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ezta makilarik ere, zor baitzaio langileari behar duen jatekoa. Edozein herritan nahiz auzotan sartzen zaretela, jakizue ba ote den konfiantzazko inor, eta gelditu haren etxean, herri hartatik atera arte. Etxean sartzean, egin bake-agurra; etxekoak duin badira, hel bekie zuen bakea; duin ez badira, berriz, zuen bakerik gabe geldituko dira. Onartzen ez bazaituztete eta zuen hitza entzun nahi ez, etxe nahiz herri hartatik ateratzean, astindu zeuen oinetako hautsa. Benetan diotsuet: auzi-egunean Sodomak eta Gomorrak zigor bigunagoa izango dute herri hark baino».
Mateo 10, 7-15.

Abian jarri behar gaitu Berri Onak. Zinez eta benetan Jesusengan sinesten badugu, besteekin konpartitu nahiko dugu geure esperientzia. Praktikan neurtzen da norbere fede kalitatea. Norbait fededuna dela dioenean, kanpotik, bere jarrera eta praktiketan ezertan antzematen ez baldin bazaio, beste zerbaitetan ibiliko da baina ez fedeak hartuta. Eraldatzailea izan behar du beti fedeak. Lehendabizi gure bihotza aldatuko da. Hurren geure hondo hondoenetik kanpora egin nahi izango dugu. Kanpora, maitatu ditugun horiekin guk esku artekoan dugun Handi hori partekatu nahian. Kanpora maitatzen ditugun horiek gero eta gehiago izan daitezen ahaleginduz. Jesusek zinez bultzaturik egiten baldin badugu, ezer askoren beharrik ez dugu izango, geure eguneroko kontuetan baino askoz fin eta arinago sentituko dugu geure burua, zamarik gabe, hipoteka psikologikorik gabe,…
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments