HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 7

Aldi hartan, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi. Honek deabrua bota zuen, eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: «Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi». Fariseuek, berriz, hau zioten: «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak». Herriz herri eta auzorik auzo ibili ohi zen Jesus, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Jendetza ikustean, erruki izan zuen, nekatua eta lur joa baitzegoen jende hura, artzainik gabeko ardiak bezala. Orduan, ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara».

Mateo 9, 32-38.

Jesusen presentzia basamortua larre bilakarazten duen ura bezalakoa da. Sumatzen hasi zen bere presentzia. Herriz herri, taldez talde, zihoala osasuna eta bizitza ematen zuen. Kanpotik eta barrutik sendatzen zuen jendea. Bere erruki  sendagarriaren erakusgarri baino ez ziren ekintza hauek guztiak. Guztiarekin ere, Bera zen Berri Ona zinez sendagarria zena. Bera agertzearekin batera inoiz ez sentitutako liberazioa sentitzen zuten gizarteko baztertuenek, gizarteko zamatuenek. “Uzta ugaria da”, hala ziotsen ikasleei. Ugaria, ezin uka, denontzat baitu. “Langileak” baina, gutxi. Non gaude gu bada? Zoriogaiztoko jende horren egoera objektiboan sentitu behar al dugu geure burua Jesusek gure bihotza bizitzaz gainezka jar dezan estreinako aldiz? Ala kapazak al gara gure sasi paktu mundutarrak bazter uzteko eta benetako Bizitza ezagutzeko gaurtik hasita?

Igor Goitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Marisabel

    “Jesusen presentzia basamortua larre bilakarazten duen ura bezalakoa da.” Zein ederra dan irudi hau…Eskerrik asko!!!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.