HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 5
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik. Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Mateo 11, 25-30.

Beste inoiz ere idatzi bezala, “… gozoa eta bihotz-apala”, “arimentzako atseden”, bizitzaren “neke”ak eta “zama”k arinduko dizkiguna, nola ez joan beragana?
Ez al dugu bada, batez ere mendebaldeko gure gizarte-bizimodu konpultsibo honetan, horren premia gorria? Hatsa.
Ez al gauzkate uztar-hedeek ito beharrean? Baina, topatzen al dugu beragana joateko beta, parada? Eta bilatu, bilatzen al dugu? Ala behintzat harrokeriaz baino xume eta ireki agertu?
Eta horren ondorioz, Haren irudikoz, ni neu, ba al naiz senide/lagun hurkoarentzat “gozoa eta bihotz-apala”, “arimentzako atseden”, bizitzaren “neke” eta “zama” arintzailea?
Jesuren txera bihozbera dugu senda- eta bizi-garri, Bera Jainko biziaren ezaugarri, agertu nahi izan digu guri.
Betor ‘leun’ gugana bere ‘uztarri’!
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments