HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 30

Aldi hartan, Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu zioten. Bat-batean, ekaitz handia sortu zen itsasoan, eta olatuek txalupa estali egiten zuten. Jesus, berriz, lo zegoen. Ikasleek hurbildu eta esnatu zuten, esanez: «Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz!». Hark esan zien: «Zergatik zarete hain beldurti, sineste txikikook?». Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta itsasoari, eta barealdi handia egin zen. Ikasleek, harriturik, hau zioten: «Nor ote dugu hau, berak esana egiten baitute haizeak eta itsasoak ere?».

Mateo 8, 23-27.

…“ikasleek jarraitu zioten”. Nori eta zeri baina, zeren bila, zeren itxaropen, zer jaso-ala eman-bide lez?, zergatik bere atzetik joan?

‘Bat-batean, ekaitz handia sortu zen itsasoan, eta olatuek txalupa estali egiten zuten.’

Bagabiltza bizitzan nabigatzen, gure/nire gogo, gurari, desio, eta abar ipar, frustrazio, ezin, zailtasun, nahigabe… lagun. Baina ba al dakigu benetan zer den bizitzan behar duguna?

Azken honetan pare bat aldiz aditu dut Ortega y Gasset-ek honakoa esan edo idatzi egin zuela, azkena Adela Cortina filosofoaren artikulu baten hasieran (El País, ‘Salvar la socialdemocracia’, IRITZI atalean, 2026-6-24): ‘gertatzen zaiguna zera da, ez dakigula zer den gertatzen zaiguna’

Ez al da izango hain zuzen gertatzen zaiguna dela eragindako segurtasunaren beharraren beharraz, beldurraren beldurraz, premiaren premiaz, eta, bide batez, presaren presaz, arrakastaz arrastaka gibelarazi egin nahi digutela gelditzea, aditzea eta horren gaineko galdera bera egitea ere? 

Kontsumismo konpultsiboan kontsumitzen gara, konpultsiboki; exit-o (=kanpoaldea) nahian, intro-a (=barrua) ahanzturan, galbidean, makurturik.

Gogora etorri zait Josean Artze-ren poema baten zatia (ez har zehazki, gomutatik ari naiz-eta): ‘Zer nahi eta hura eman, halere mutikoa triste, zer nahi eta hura eman, eta halere oraindik mutikoa tristea, triste baino tristeago. Denok ematen diotelako nahi duena, eta inork ez, inork, benetan behar duena.’

‘Jesu, berriz, lo zegoen’: Bizitzaren eta Jainkoaren gaineko sakoneko konfiantza argia. Lo zegoen, arreta osoz, barealdia ekarriz, barealdia guri opaz, eta konfiantza.

‘Salba gaitzazu, Jauna!’

Juankar Olaeta

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.