Zure aingeruak izan nahi dugu (2 Tim 4,6-8. 17-18)

2026 Eka 29
Hainbat aldiz zalantzak izaten ditugu, Jauna,
eta une gaizto hori igaro dadin eskatzen dizugu,
zuzenean esku har dezazula,
komeni zaigun unean bertan,
polea batez agerrarazten ditugun
antzerkiko jainko horietako bat,
deus ex machiina bat izango bazina bezala…

Eta jakin beharko genuke zuk ez duzula horrela jokatzen,
ez dugula saiatu behar zure jabeak izaten
eta zu erabiltzen,
zarena izaten utzi beharko genizukeela, alegia.
Baina, hala ere, behin eta berriro eskatzen dizugu:
lana dela-eta,
gaixotasuna dela-eta,
seme-alabak edo gurasoak direla-eta…

Halaxe egiten dugu,
gauzak txarto doazenean:
gizartean, gure inguruan,
edo gure inguru hurbilaz harago,
izugarrizko hondamendi horietan…
gauzak gaizki doazenean.
Eta ez gara konturatzen besterik behar dugula:
borrokan irauteko indarra
(zure eta gure borrokan irautekoa)
eta zure mezua egoki datorrenean
eta egoki ez datorrenean
osorik iragartzeke laguntza.

Lagun iezaguzu, Jauna,
Fida gaitezela etorriko zarelakoan,
etorkizunean inoiz edo behin etorriko zarelakoan,
eta orain ere egunean-egunean bazatozelakoan,
geure lehoien ahotik ateratzen gaituzulakoan.

Zure laguntza eskertu nahi dizugu,
batzuetan oso argi konturatzen ez bagara ere.
Agindu diguzu
beti gurekin egongo zarela
eta gugan behar diren hitzak eta ekintzak jarriko dituzula;
promesa hori eskertu nahi dizugu.

Ez dezagula pentsa zure laguntza
ametsa edo lilura hutsa denik,
itxurazko ezintasunean ere
jakin dezagula abiatzen:
biderako arropa eta oinetakoak jarri
eta ibiltzen hasten jakin dezagula.

Jauna, beste batzuk
miseriatik,
indarkeriatik
eta intolerantziatik
askatzen dituzten zuren aingeruak izan nahi dugu.
Ez utzi indiferentzian erortzen.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.