HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 29

Aldi hartan, Jesusek, Filiporen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien ikasleei: «Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?». Haiek erantzun: «Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor naizela diozue?». Simon Pedrok erantzun zuen: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea». Orduan, Jesusek esan zion: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta hau diotsut Nik: Zu Pedro zara –harkaitza−; harkaitz horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza, eta Herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emango dizkizut: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua».

Mateo 16, 13-19.

Zenbat aldiz ez ote dut aitortza egin intentsitate handiko emozio-uneetan? “Zu Mesias zara…”. Zer esan nahi ote dut ordea? Nondik datorkit? Zer esangura du niretzat? Nora narama? Zertan inplikatu? Zerekin konprometitu?

Hezur-mamizko norbaitengandik jaso al dut? Ondo entzun, aditu, interpretatu… al dut?

Zorionekoa Simon benetazko ororen agerpen den eta ezerrekin identifikatzen eta agortzen ez den Abbak horixe agertu diolako! Gure Simon entusiasmatua (=Jainkoak barrua hartua, enthousiasmós)! Bejondeigula!

Nago entheosiasmo gehiago behar dugula, etengabeko kalkulu gizakoiegiak baino…, gainezka egiten gaituen, gure giza-parametro eta -irizpideak gainditzen dituen eta ‘Herioaren indarrak’nagusitzen ez zaizkion jainkozko espiritu emankorra, gezatuko ez bagara behintzat, izan ere, “gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.” (Mt 5, 13)

Edozelan ere, entzun arren, ondo-egoki ulertu al zuen Simonek loturaren loturaz askaitza (aska-gaitza) datekeela emaitza?

Nazareteko Jesuren Espiritua gailen zaigu, ezin giza-giltzaz menpera guk.

Ulertzeko gauza egin gaitzazu Jauna!

Oharra:

Nonbait, jatorriz, etimologikoki, ‘Simon’ izenak ‘entzun/aditzen duena’ esan nahi du.

Juankar Olaeta

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.