HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Ekainak 28
Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Aita nahiz ama Ni baino maiteago duena ez da niretzat gai; semea nahiz alaba Ni baino maiteago duena ez da niretzat gai. Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai. Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo du; bere bizia nigatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. Zuek onartzen zaituztenak Ni onartzen nau, eta Ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen du. Profeta bat, profeta delako, onartzen duenak profetari zor zaion saria izango du, eta pertsona zuzen bat, zuzena delako, onartzen duenak pertsona zuzenari zor zaion saria izango du; eta txiki hauetako bati, nire ikasle delako, baso bat ur fresko besterik ez bada ere ematen diona, benetan diotsuet ez dela saririk gabe geldituko».
Mateo 10, 37-42.

Ezin ukatu bakoitzak, geure bizitzetan, garrantzi handia duten pertsona eta egoerekin aurkitzen garela. Nola ukatu aita-ama baten garrantzia, nola ukatu zenbait egoeratan geurea salbatzera joaten garela; gurutzea ez da guretzat aukera izaten, ez behintzat normalean.
Eta honetan gabiltzala Jainkoaren hitzak entzuten ditugu; ez da sorpresa dioena, baina askotan deskolokatu egiten gaitu. Guztia gure Jainkoa erradikala delako, hau da, bere asmoa gure erroak, gure sustraiak astintzea da. Astindu, gure sustraiak bere etxe bihurtzeko.
Eta guztia zertarako? Ondoren, Jainkoa gure sustraietan dagoelarik, mundura ateratzeko, aita-amak Jainkoaren begiradaz ikus ahal izateko; lagun hurkoari Jainkoaren errukia eta bakea zabaltzeko.
Benetako bizitza beragandik datorkigu; jaso dezagun bere gonbidapena eta egin diezaiogun lekua gure sustraietan, har dezagun gurutzea eta jarraitu diezaiogun besteentzat bizitza izanez.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments