HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 26

Jesus menditik jaitsi zen eta jende askok jarraitu zion. Legenardun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahuspezturik, esan zion: «Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu». Jesusek eskua luzatu eta ukitu zuen, esanez:

«Nahi dut, izan zaitez garbi». Eta berehala garbitu zitzaion legenarra. Jesusek agindu zion: «Kontuz gero! Ez esan ezer inori! Baina zoaz, agertu apaizagana eta eskaini Moisesek agindutako oparia, ezaugarri izan dezaten».

Mateo 8, 1-4.

“Nahi baduzu”… zer nolako indarra duen gure nahiak. Zenbat eskaintza han eta hemen, eta guztiak gu hobeto egon gaitezen, osasun hobeago bat izan dezagun, erosoago bizi gaitezen… ederrak eskaintza guzti hauek bistara. Eta nahi hauetan gure bihotzak atseden hartzen du askotan; Jaunarekin bat egin nahi dugu, baina “distraituak” bizi gara eskaintza guzti honen aurrean.

Jesusek bihotzean desio bakarra gordetzen du, Jaunaren nahia betetzea: “Nahi du, izan zaitez garbi”. Lehen eta orain Jaunaren nahia berdina da, gu ere garbitzea; egia da guk berarekin bat egiteko gonbidapena jasotzen dugula, eta legenardunak egin zuen bezala, guri dagokigula hurbiltzea.

Baina egia da aurretik gure bihotza distrakzioetatik garbitu behar dugula, gure nahia Jainkoarengana hurbilduz. Hau da beti gure tentazioa: gure bihotzetik ateratzen den nahia Jainkoarena dela esatea. Honek gure bihotzak arintzen badu ere, ez gaitu distrakzioetatik aterako.

Eskatu dezagun bihotzez garbitzea, eta ondoren, egin dezagun keinu bat, besteentzat ezaugarri, adierazle izango den keinua.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.