HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 25

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da aski niri “Jauna, Jauna” esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hau da beharrezkoa: zeruan dagoen nire Aitaren nahia egitea. Epai-egunean askok esango dit: “Jauna, Jauna, ez al genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?” Baina Nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde nigandik, gaizkileok!” Beraz, nire hitz hauek entzuten eta betetzen dituena bere etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zentzudunaren antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; baina ez zen erori, harkaitz gainean oinarritua baitzegoen. Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, bere etxea hondar gainean eraiki zuen gizon burugabearen antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; eta erori egin zen eta erabat hondatua gelditu». Jesusek hitzaldi hau bukatu zuenean, txunditurik zegoen jendetza haren irakaspenaz, nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez lege-maisuek bezala.

Mateo 7, 21-29.

“Jauna, Jauna” esatea ondo dago… baina ez da nahikoa.

Elizkizunetan parte har dezakegu, elkartearekin otoitz egin, Jainkoari gure begirada samurrenarekin begiratu, baina ondoren bere esana eta egitea jarraitzen ez badugu, lagun hurkoarekin ez badugu bat egiten, non ari gara etxea eraikitzen, harkaitz edo hondar gainean?

Jainkoa ez da etorri guztiok berari begira jartzeko bakarrik; berak ere horrelako uneak izan zituen, eta otoitzean aritzen zen gauetan, bakardadean, bere Aitarekin. Ondoren berriz menditik jaitsi eta Jainkoaren izana azpimarratzen saiatu zen Aitaren nahia betez.

Otoitza bai, ondoren lagun hurkoei Jauna nor den adierazteko bere hitz eta ekintzekin. Baina garrantzizkoena ez zen esaten zuena, edota egiten zuena, baizik eta nondik ateratzen zen guzti hori: Jaunak digun maitasunagandik, Jaunak gurekin egoteko duen nahiarengandik.

Eta maitasun eta asmo hau guretzat itxaropen bihurtzen dira, guretzat heriotz dena Bizi bihurtuz. Itxaropen eta maitasun honetaz baliatuz eraiki dezagun guk ere harkaitz gainean bere hitza, maitasunez bere nahia betez.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.