HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 24

Haurra izateko denbora bete zitzaionean, Elisabetek semea izan zuen. Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zein erruki handia agertu zion Jaunak, eta zorionak ematen zizkioten. Jaio eta zortzigarren egunera, haurra erdaintzera eraman zuten, eta aitaren izena jarri nahi zioten, Zakarias. Amak, ordea, esan zuen: «Ez! Joan izango du izena». Esan zioten: «Ez duzue senitartean inor izen hori duenik». Orduan, aitari keinuka galdetu zioten zein izen eman nahi zion haurrari. Eta hark oholtxo bat eskatu eta idatzi zuen: «Joan du izena». Denak harriturik gelditu ziren. Bat-batean mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta hitz egiten hasi zen eta Jainkoa goresten. Beldurrak hartu zituen auzoko guztiak, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zen gertatuaren berri. Entzuten zuten guztiek beren baitarako esaten zuten: «Zer izango ote da ume hau?». Zeren Jainkoaren eskua harekin baitzegoen. Haurra gorputzez hazten ari zen, eta espirituz sendotzen; basamortuan bizi izan zen, Israel herriaren aurrean agertu zen eguna arte.

Lukas 1, 57-66. 80.

Eta “bat-batean mihia askatu zitzaion Zakariasi”.

Bizitzara lotuak gaude; munduak eskaintzen dituen ohiturak eta proposamenak jasotzen ditugu eta aldi berean betetzen saiatzen gara. Ezin ukatu ohiturek bizitza errazteko kualitatea dutela; ez da asko pentsatu behar betikoa egiteko.

Eta betikoa egiten ez dugunean badirudi besteek ez dutela onartzen; ez onartu, ezta ulertu ere, gure eskemetatik kanpo geratzen delako berria, eta berria onartzea, berriagatik arriskatzea kosta egiten zaigu.

Eta Jainkoak erakusten digu bere bideak beti berriak direla, ez da garai edo ohitura batzuetan lotua sentitzen, eta gu ere horretatik askatu nahi gaitu.

Askapen honek sortzen du galdera: “Zer izango ote da ume hau?”.

Gu ere berritzera gonbidatuak gaude; inguruko bazterrak aztertu eta aldi berean, gure mingaina askatuz, Jainkoaren bide berriak irekiz, munduari itxaropenezko eta konfiantzazko bideak eskaintzera gonbidatuak gaude. Ez dakigu zer izango garen, baina Elisabet eta Zakariasek egin zuten bezala, Joanek egin zuen bezala, izan daitezela bide berri hauek Jainkoaren bideak.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.