HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 23

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez eman zakurrei gauza sakratuak, ez bota zerriei zeuen harri bitxiak, hankapean erabil ez ditzaten eta, zuen kontra itzulirik, zatika ez zaitzateten. Besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia egin zuek ere besteei; horixe da Moisesen legeak eta profetek diotena. Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak!».

Mateo 7, 6. 12-14.

Bai, Jainkoaren Seme bezala, gure bizitza sakratua da; hau da, Jainkoarengandik jaso dugu, Jainkoarengana doa. Honek zer pentsatu ematen du: nora doa nire bizitza? Zer ari naiz egiten nire bizitzarekin? Eta gaurko pasarteak zera gogorarazten digu: bizitza ez da hondamenerako, nahiz eta ezin ukatu honek ate eta bide zabalak dituela.

Gure gizarteak eskaintzen dizkigun bideak eta Jainkoarenak desberdinak dira. Jainkoak gure begirada zabalduz, zerbitzuan jartzen du indar guztia; maitasunez egiten den zerbitzuan. Honetan lagun hurkoak du lehentasun osoa; honek bakoitzak ditugun asmoak, desioak alde batera uztera bultzatzen gaitu (hona hemen ate estua), Jainkoaren bidean jartzeko.

Ate estua bai, zaila egiten zaigulako gure nahiak baztertzea; bizitzan lotura asko baititugu, eta lotura horietatik askatzea zaila egiten baitzaigu. Eta kontraesana dirudien arren, lotura bada ere, zein erraza den ate zabal hauetatik igarotzea.

Aldiz, Jainkoaren bidea estua bada ere, gure barnetasuna askatasunez betetzen duen bidea da. Bi bide eta galdera bat, nondik eta nora doa zure bizitza? Hondamendira? Jainkoarengana? Jainkoa lagun, jakin dezagula guk ere ate estutik pasatzen.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.