HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 22

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez gaitzetsi inor, Jainkoak zuek gaitzetsi ez zaitzaten. Izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak; eta zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak. Nolaz ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta ez zara zeure begiko habeaz ohartzen? Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Uztazu zeure begitik lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean habea duzula? Itxurazale hori! Atera lehenik zeure begitik habea, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko».

Mateo 7, 1-5.

Gaurko pasarteak nire begirada nolakoa den galdetzera eraman nau; garbia ote da? Edota aurreiritziz, ideologiaz, egoismoz, desioz beteriko begirada da? Inoiz galdetu al diogu geure buruari zerk itsutzen duen gure begirada? (mesfidantzak, itxaropen ezak, harrokeriak…).

Begiekin ikusten dugula diogu, baino esan behar ez dela horrela bakarrik izaten; ikusten duguna interpretatzen dugunean (beti interpretatu egiten dugu begiek jasotzen duten informazioa), “begiko habeak” azaltzen dira, zer ikusi esaten digutenak, eta noski, bestea epaitzera eramaten gaituena. Zein erraz egiten dugun hau, ditugun habeez jabetu gabe.

Jesusek guk ditugun habeak aztertzera gonbidatzen gaitu; helburua gure begirada garbitzea da. Horrela gure begirada maitasunez eta errukiz beterikoa izango da, aurrean duguna ulertzera eramango gaituen begirada. Honek garbitu eta argituko du gure begirada.

Aldi berean, Jainkoaren begirada aztertzeko unea ere bada; nola begiratzen zaitu Jainkoak? Zer ikusten duzu bere begiradan?

Agian, gure egitekoa, kristau bezala, Jainkoaren begiradarekin bat egitea da, gure habea ateraz, besteei lasto izpia ateratzen laguntzeko, maitasunez eta epaitu gabe.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.