HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 21

Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Ez izan jendearen beldur! Izan ere, ez dago ezer gordea agertuko ez denik, ezta ezer ezkutuan ere jakingo ez denik. Gaueko ilunpean esaten dizuedana esan zuek egun-argitan, eta belarrira entzuten duzuena hots egin etxe-gainetik. Ez izan beldurrik gorputza hil, bai, baina bizia kendu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona osoa ere infernuan gal dezakeenari. Ez al dira bi txori txanpon batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera erortzen zuen Aitaren baimenik gabe. Zuen buruko ileak ere zenbatuak ditu Jainkoak. Ez, bada, beldur izan; txori guztiek baino gehiago balio duzue zuek. Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko dut Nik ere zeruko neure Aitaren aurrean; baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dut Nik ere zeruko neure Aitaren aurrean».

Mateo 10, 26-33.

Jesusek hiru aldiz esaten digu pasarte  honetan beldurrik ez izateko. Ez izan beldurrik bere mezua zabaltzeko. Ez izan beldurrik heriotzari edo gaisotasunari. Ez izan beldurrik Jesus aitortzeko.

Orain, Aita Santuaren bisitaren ondoren, badirudi kalera atera direla hainbat eta hainbat jarraitzaile sutsu eta bisibilizatu egin direla, bizitza Jesusen alde agertu nahi duten kristauak. Ederra izan da bere bisita, bai!

Hala eta guztiz ere, gure artean eta eguneroko bizitzan,  ez da hain ohikoa gure kristau fedea aitortzea eta borondatezko hainbat ekintzez hitz egitea edozeinekin. Egunerokoan mugitzen gaituzten balio, presa edo elkarrizketetan, ez da batzuetan guztiz errespetatzen Jesusen edo Elizaren aldeko postura esplizitoak agertzea. Eta honek isilarazi gaitzake.

Jesusek, ordea, beldurrik ez izateko esaten digu, adorea ematen digu ausartak izateko. Izan ere, Jainkoarentzat oso baliotsu gara eta ez gaitu inoiz bakarrik utziko. Ezta gaisotasunean, ezta sufrimenduan, ezta heriotzean… Bizitza Jainkoari lotuta izan dezagun erabateko konfiantzaz, Berak ez baitauka ezer gordeta edo ezkutaturik guretzat.

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.