HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Ekainak 19
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez pilatu mundu honetan zeuen ondasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen. Pilatu zeruan zeuen ondasunak, han ez baititu sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen ere. Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han. Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. Baina begia gaixo baduzu, zure gorputz osoa ere ilunpetan ibiliko da. Beraz, zure barruan argi izan behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea!».
Mateo 6, 19-23.

Sitsa eta herdoila pixkanaka eta ia gu ohartu gabe isilean lanean diharduten eragileak dira. Gure begirada ere nahi gabe zenbait gauzetara ohitzen den bezala, gure bizitzan astiro-astiro ondasunen edo faltsuak diren jainkoen menpean jartzen gara gure justifikazioak bilatuz.
Begia da begiradaren seinale, argiaren arduradun, gure Jainkoarekiko zuzentasuna eta fideltasuna argiaren eta norabidearen iparrorratz diren bezalaxe. Otoitzetik urruntzen bagara eta beste oinarrietan jartzen badugu bizitza, ilunpetan ibiltzeko aukera handitzen dugu. Pixkanaka, herdoila eta sitsa bezala gure asmo ona eta Jainkoarekiko gose eta egarria zulatzen hasten dira.
Erne bizi gaitezen Jainkoaren argitan fideltasunez.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments