HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 17

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Begira, gero: ez egin zeuen egintza onak jendaurrean, ikus zaitzaten! Bestela, ez duzue zeruetan dagoen Aitaren saririk izango. Limosna ematean, beraz, ez ibili aurretik turuta jotzen, itxurazaleak sinagogetan eta kaleetan ibiltzen diren bezala, jendeak txalotu ditzan. Egia esan, horiek jaso dute beren saria. Zuk limosna ematean, ordea, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da; eta ezkutuan ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina. Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala; horiek sinagogetan eta plaza- ertzetan zutik otoitz egitea maite baitute, jendeak ikus ditzan. Egia esan, horiek jaso dute beren saria. Zu, ordea, otoitz egitean, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egiozu otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari; eta ezkutuan ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina. Barau egitean, ez agertu kopetilun, itxurazaleak bezala; aurpegia itsustu egiten baitute, barau egiten dutela jendeari agertzeko. Egia esan, horiek jaso dute beren saria. Zuk, ordea, barau egitean, gantzutu zeure burua usain gozoz eta garbitu aurpegia, jendeak ez, baino ezkutuan dagoen zure Aitak ikus dezan zure baraua; eta ezkutuan ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina».

Mateo 6, 1-6. 18-16.

Loiolako Ignaziok esaten zigun maitasuna ekintzetan hitzetan baino gehiago jarri behar direla. Bera Azpeitiara itzuli zenean 1535ean ez zen bere etxera itzuli, erosotasunari uko eginez, eta Magdalena Ospitalean geratzea erabaki zuen behartsu, etxegabe eta gaixoen zerbitzuan jartzeko han zegoen bitartean.

Jesusek eskainitako hitzetan pixkat haratago joateko eskatzen digu: besteen alde egindako sakrifizio edo eskaintzek sorrarazi ditzaketen ondorioak, nekea esate baterako, ezkutatu. Izan ere, ez da beharrezkoa hemengo txaloa edo errekonozimendua zoriontsuak izateko. Maitasunak eta zerbitzuak dakarren poza da benetazko saria, Jainkoaren presentzia bertan dagoelako. Ez dugu gehiago behar.

Gonbidapen ederra: eguneroko apaltasun eta samurtasunean, on egin, behar duenari eman eta Jainkoarengandik gertu egon otoitzean. Hau bai sari galanta!

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Eta zeinen askatzailea!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.