HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 15

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain”. Nik, ordea, hau diotsuet: Gaizkileari ez erantzun gaizki; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere; norbaitek mila pauso egitera behartzen bazaitu, egin bi mila berarekin. Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu».

Mateo 5, 38-42.

Hona hemen Jesusek proposatzen digun iraultza. Irauli hitzak “buelta eman; goitik behera jarri” esan nahi du. Hau da hain zuzen ere, hitz hauetatik sortzen zaigun gonbidapena.

Indarkeriaren kiribilean sartzen garenean, bi alderdien arteko norgehiagoka sortzen da. Biak indartsu eta lehiakor sentitzen dira eta nork irabaziko ote duen dinamikak gero eta min eta gorroto gehiago besterik ez dakar. Kate horietatik askatu, baztertu, eta besteari aurpegira begiratzeko eta bere gizatasuna eta egoera aztertzeko begiak altxatzeko esaten digu Jesusek. Borrokan gabiltzanean bakarrik bestearen itzalak eta alderdi txarrak ikusten baititugu alegia, eta inoiz ere bere gauza onak edo gaizki egitera eraman dituen arrazoiak entzutera.

Hau bai dela benetazko iraultza, maitasunarena, enpatiarena, bestearen argiak eta neronen itzalak begiratzera eramaten nauen iraultza. Errezeta honekin Jesusen jarraitzaile izateaz gain, ziur Jainkoaren maitasun erreinua eraikitzen hasiko garela, bakoitzak xumeki gauden tokitik. Jasoko al dugu gonbidapena?

Aita Santuak egun hauetan esan digun bezala, “Altxa dezagun begirada”!

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.