HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 14

Aldi hartan, jendetza ikustean, erruki izan zuen Jesusek, nekatua eta lur joa baitzegoen jende hura, artzainik gabeko ardiak bezala. Orduan, ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara». Eta hamabi ikasleei dei egin eta ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. Hona hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon, Pedro deritzana, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta honen anaia Joan; Felipe eta Bartolome, Tomas eta Mateo zergalaria, Santiago Alfeorena eta Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena. Hamabi horiek bidali zituen Jesusek, ohar hauek eginez: «Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samariako herrialdean ere, baizik eta zoazte galduak dabiltzan Israel herriko ardietara. Eta bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu lepradunak, bota deabruak; hutsean hartu duzue, eman hutsean».

Mateo 9, 36 – 10, 8.

Uzta ugaria, langileak gutxi

Jesusek jendetza ikusten du eta errukitzen da. Nekatua eta lur jota dagoen jendea ikusten du, artzainik gabeko ardiak bezala. Gaur ere horrela da. Gure inguruan badira orientaziorik gabeko gazteak, bizitzaren zentzua bilatzen ari direnak, norbaiten begirada eta laguntza behar dutenak.

Horregatik hain garrantzitsua da bokazio-zaintzaz hitz egitea. Ez bakarrik apaiz edo erlijiosoen bokazio-deiak ugaritzeko, baizik eta bakoitzak bere bizitzako deia propioa aurkitu eta zaindu dezan. Gazteak lagundu behar ditugu,  beldurrik gabe, beren bihotzaren ahotsa entzuten.

Baina apostoluak bidali baino lehen, Jesusek otoitz egiteko eskatzen du. Bokazio-zaintza ez da soilik programa edo ekintza. Eskakizun bat da Jainkoari zuzendua, eta aldi berean, norberaren bizitzara begiratzeko gonbitea. Eman dohainik. Hori da,  gaur ere, bokazioak duen logika sakona.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.