HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Ekainak 11
Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legenardunak, bota deabruak. Hutsean hartu duzue, eman hutsean. Ez eraman urrerik, ez zilarrik, ez dirurik gerrikoan; ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ezta makilarik ere, zor baitzaio langileari behar duen jatekoa. Edozein herritan nahiz auzotan sartzen zaretela, jakizue ba ote den konfiantzazko inor, eta gelditu haren etxean, herri hartatik atera arte.
Etxean sartzean, egin bake-agurra; etxekoak duin badira, hel bekie zuen bakea; duin ez badira, berriz, zuen bakerik gabe geldituko dira».
Mateo 10, 7-13.

Hutsean hartu, eman hutsean
Gaur Bernabe Apostoluaren eguna ospatzen dugu. Bere izenak “kontsolamenduaren semea” esan nahi du, eta hori zen hain zuzen bere bizitza, besteen ondoan egotea, animatzea, bidea partekatzea. Paulori lehen eskua luzatu ziona, eta elkarteko gazteak laguntzen ibili zena dugu.
Jesusek apostoluak bidaltzen dituenean, gomendio eta gidalerroak ematen dizkie. Baina harrigarriena da konfiantza gauza materialetan ez jartzeko esaten dienean. Huts-hutsean joan behar dute, jasotakoa eskuzabal emanez.
Gure mundu honetan, dena neurtu eta kalkulatzen dugu. Zer irabazteko, zer lortzeko, zer trukatzeko. Jesusek logika hori guztiz aldatzen du. Ematea ez da inbertsio bat. Muxutruk jasoa delako, muxutruk eman behar da. Bernabek hori ulertzen zuen. Bere dohainak, denbora, bihotza, dena eman zuen ezer kalkulatu gabe. Hori da, gaur ere, kristau izatearen zentzua.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments