HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 3

Aldi hartan, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi (saduzearrek ez dute onartzen hildakoak pizten direla). Eta galdetu zioten: «Maisu, Moisesek idatzi zigun: “Norbaiti anaia hiltzen bazaio, emaztea seme-alabarik gabe utziz, ezkon bedi alargunarekin, anaiari ondorengoa emateko”. Behin batean, baziren zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen. Bigarrena alargunarekin ezkondu zen, eta seme-alabarik gabe hil zen; berdin hirugarrena ere. Horrela, zazpiak ondorengorik gabe hil ziren. Azkenik, hil zen emakumea ere. Piztuerakoan, hildakoak piztuko omen direnean, zeinen emazte izango da, zazpiek izan baitzuten emazte?». Jesusek erantzun zien:

«Ez ote zabiltzate oker, Liburu Santuek dioten hori eta Jainkoaren ahalmena ezagutzen ez dituzuelako? Izan ere, hildakoak piztean, ez da inor ezkonduko; zeruko aingeruak bezala izango dira denak. Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Moisesen liburuan, sasia sutan zegoeneko pasartean, Jainkoak berak nola esaten dion: “Ni Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainkoa eta Jakoben Jainkoa naiz”? Ez da hilen Jainkoa, biziena baizik. Oker zaudete oso».

Markos 12, 18-27.

Gure garaiotan batzuek hanka sartzen dutela eta beste batzuek arrazoia dutela nabaria izan beharko lukeen arren, askori gustatzen zaie imajinatzea, bereziki erlijioari dagokionez, denek dutela arrazoia. Edo agian dena dela zuzena, kristautasuna ezik.

Pasarte honetan Jesusekin hizketan ageri direnek galdera bat luzatzen diote. Eta berak bi galdera bidez erantzun. Galderak benetakoak direnean, eta ez tranpa-bide, informazioa partekatu eta elkarrengandik ikasteko balio dezakete. Galderak informazioren bat bilatu nahi du. Egunean 20-30 galdera egiten omen ditugu. Hori pertsonei, baina mugikorrari… are gehiago. Zertaz galdetzen den, horretaz jakin-nahia dagoela azaltzen da.

Jesusek, askotan, galderei erantzutean ez dio galdetutakoari jarraitzen, baizik galderaren “atzean” dagoen “zergatiari”. Testu honetan Jesusi galdezka datozkionak saduzearrak dira, Markosen ebanjelioan soilik pasarte honetan ageri direnak. Uste zuten “oraina” besterik ez zegoela; ezer iraunkorrik. Aberatsak zirenez, onargarri zitzaien. Eta Jesusi zuzentzen dioten galdera nahiko bitxia zen.

Ez ote dugu guk ere soilik ongi datorkigun zerbaitetan sinesteko joerarik?

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.