HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 2

Aldi hartan, fariseuen eta Herodesen alderdiko batzuk bidali zizkioten Jesusi, hitzen batean harrapatzeko asmoz. Etorri eta esan zioten: «Maisu, badakigu egiazale zarela eta ez dizula axolarik inoren zeresanak; Zuk ez diozu gizakiaren itxurari begiratzen, baizik eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzu. Zilegi da Zesarri zerga ordaintzea ala ez? Ordaindu behar diogu ala ez?». Baina Jesusek, haien azpikeriaz oharturik, esan zien: «Zergatik zatozkidate zirika? Ekarri txanpon bat, ikusteko». Ekarri zioten, eta Jesusek galdetu zien:

«Norenak dira irudi eta izen hauek?». Haiek erantzun: «Zesarrenak». Jesusek, orduan: «Emaiozue Zesarri Zesarrena eta Jainkoari Jainkoarena». Eta txunditurik gelditu ziren.

Markos 12, 13-17.

Ebanjelioetako pasarteren batera hurbiltzean nabarmena da batez ere Jesusen esanak eta ekintzak kontatzen direla. Interesgarri izan ote dakiguke hain aspaldian berak esandakorik? Gai desberdinaz mintzo bada ere, ia gehienetan Jainkoarekiko loturaren bat egiten du. Eta bere esanean harago doala “zeruetako Jainkoa” aipatzen badu ere, Jainkoa geure barne samur eta egiazkoan sentitu behar dugula iradokitzen du. Jainko argitasuna geure ekinbidetan eta biziera sakonean bizitzera deituak gaudela ohartarazteari ekiten dio, nola edo hala.

Horrek Misterioarekiko konfiantza eta entzumena eskatzen omen ditu. Zein bidetik? Bakezko entzute isiletik, ontasunetik, edozertan benetako dena bilatzetik?

Eta horrela arituta, zer? Izaera berri baten hotsik-gabeko oihartzuna antzemango dugula? Balio gutxiko jarduna dirudi! Merezi ote du? Baina, argirako bidea omen da! Eta esperantza-bide!

Horretan ekiteko Jesusek sarritan Espiritua aipatzen zuen. Beste izaki bat? Ala, beti harago deitzen gaituen jarrera bizi bat! Horretan saiatzeak jakinduria batera eraman gaitzake. Horretaz irakaspena ematen aritzen zen Jesus hitz egiten.

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.