HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Maiatzak 31

Hain maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duen inor gal ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez baitzuen bere Semea mundura bidali, mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baizik. Harengan sinesten duena ez dago kondenatua; sinesten ez duena, berriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinetsi ez duelako.

Joan 3, 16-18.

Sarri askotan entzun izan dugu mehatxua: arau jakinak gordetzen ez baditugu, Jainkoak betiko kondenatuko gaitu (infernura joango gara eta han betiko kiskaltzen egongo gara). Mendeetan zehar beldur hori izan da Elizak erabili duen tresna nagusietako bat eta gure tradiziorik hurbilenean ere beldur horren sustraiak oso sakon sartuta daude.

Baina gaurko ebanjelioak kontrakoa diosku: Jainkoak maite gaitu eta maite gaituelako bere seme bakarra bidali du gure artera, ez kondenatzeko, bizia izan dezagun baizik. Jesusek irakatsi zigun heriotzaren ondoren ba dela bizirik, baina heriotzaren aurretik ere bizia izan dezakegula, Jainkoaren proposamena onartuta, hari jarraitzea erabakitzen badugu.

Eman ditzagun eskerrak, Jainkoak, bere proiektua gure eskuetan utzita, gugan jarri duen konfiantzagatik eta Jesus gu guztiengana eta gutako bakoitzagana bidaliz ireki dizkigun bideengatik.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.