HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Maiatzak 30

Aldi hartan, Jesus eta ikasleak Jerusalemera etorri ziren berriro. Jesus tenpluan zebilela, apaizburuak, lege-maisuak eta zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka: «Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Zeinek eman dizu horretarako aginpidea?». Jesusek erantzun zien: «Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuidazue, eta nik ere esango dizuet zein aginpidez jokatzen dudan horrela. Joan Bataiatzaileak Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen? Erantzun!». Haiek hau zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi esango digu. Baina nola esan giza aginduz ari zela?» Honetarako, jendearen beldur ziren, guztiek egiazko profetatzat baitzuten Joan. Beraz, erantzun zioten: «Ez dakigu». Jesusek, orduan: «Ba, Nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela».

Markos 11, 27-33.

Tenpluaren inguruan eraikita zegoen negozioari aurre egin berri zion Jesusek eta agintari erlijiosoak, Jesus hiltzea erabakia zuten berberak, kontuak eskatzera etorri zaizkio oraingoan: “Noren izenean egin duzu hori guztia? Nork eman dizu horretarako baimena”? Baina Jesusek ez zuen inoren baimenik behar, bere aurretik izan zen azken profetak, Joan Bataiatzaileak, behar izan ez zuen bezalaxe.

Jesusek egiten zituen gauzak, errealitatea Jainkoak nahi zuen bezalakoa izan zitekeela adierazteko ziren: gaixoak sendatu, jendea indar gaiztoetatik askatu… eta, jakina, gizarteko txikienak zapaltzen zituztenei aurre egin, baita zapaltzaileak erlijioaren agintariak zirenean ere.

Eta guk ere ez dugu inoren baimenik behar, Jesusen lanari segida emateko. Jainkoak duen proiektua horixe da: guztien duintasuna, guztien berdintasuna, guztien askatasuna, guztien elkartasuna. Garrantzitsuena hori da eta horren aurka egiten duen guztiari aurre egin behar zaio, batez ere behar ez diren gauzak Elizan gertatzen direnean. Irakur ditzagun Sinodalitatearen Sinodoaren ondorioak eta belarririk duenak entzun dezala Espirituak elizei esan diena.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.