HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Maiatzak 29

Aldi hartan, jendeak goraka hartu ondoren, tenpluan sartu zen Jesus, Jerusalemen. Eta inguru guztira begiratu ondoren, ordurako berandu baitzen, Betaniarantz atera zen Hamabiekin. Biharamunean, Betaniatik atera zirenean, Jesus gosetu egin zen. Eta, hostotan zegoen pikondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, pikurik aurkitzen ote zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia. Orduan, pikondoari esan zion: «Ez dezala gehiago inork hiregandik fruiturik jan!». Ikasleek ere entzun zioten. Iritsi ziren Jerusalemera, eta, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen Jesus, eta diru-trukatzaileen mahaiak eta uso-saltzaileen postuak irauli egin zituen. Eta ez zion inori tenplu barruan ezer eramaten uzten. Gero, irakasten hasi zitzaien, esanez: «Ez al dio Liburu Santuak: “Nire etxea otoitz-etxe izango da herri guztientzat?” Zuek, ordea, lapur-zulo egina duzue». Apaizburuak eta lege-maisuak, hori jakin zutenean, Jesus nola hilko hasi ziren; baina beldur ziren, jende guztia harriturik baitzegoen haren irakaspenaz. Ilunabarrean hiritik kanpora atera ziren Jesus eta ikasleak. Biharamun goizean, bezperako lekutik igarotzean, pikondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten. Oroitu zen Pedro eta esan zion Jesusi: «Begira, Maisu, Zuk madarikatutako pikondoa dena ihartu da». Jesusek erantzun: «Izan sinesmen Jainkoagan. Egiaz diotsuet: Norbaitek esaten badio mendi honi: “Ken hadi hortik eta amildu itsasora”, eta mendiari agindu diona gertatuko dela zalantzarik gabe sinesten badu, halaxe gertatuko zaio. Horregatik diotsuet: Otoitzean eskatzen duzuen edozein gauza, sinetsi lortuko duzuela, eta emango dizue Jainkoak. Eta otoitzean ari zaretela, barkatu inoren aurka ezer baduzue, zeruko zuen Aitak ere zeuen hutsegiteak barka diezazkizuen. Zuek barkatzenez baduzue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeruko Aitak zeuen hutsegiteak».

Markos 11, 11-26.

Tenpluaren inguruan negozio itzela antolatuta zegoen. Jainkoari otoitz egin eta Jainkoa goresteko lekua negozio leku bihurtua zuten orduko erlijio agintariek. Orduko legeetan, mundu guztiak egin beharreko eskaintzak, sakrifizioak eta bestelako diru ekarpenak ezarrita zeuden. Txikienak, gutxien zeukatenak, gizarteak baztertzen zituenak beldurraren beldurrez jasaten zuten zapalkuntza hura eta agintariek onura galantak ateratzen zituzten bertako salerosketa eta diru trukeetatik. Jesusek aurre egin zion honi guztiari eta agintariek Jesus hiltzea erabaki zuten.

Jesusen jarraitzaile izan nahi dugunoi ere lan berbera geratu zaigu: txikienak defendatu eta askatu, batetik, eta bestetik, Jainkoaren aitzakian egiten diren gaiztakeriak salatu behar ditugu. Badakigu, hori bai, horrek guztiak ondorio txarrak ekar ditzakeela.

Zeregin handiegia guretzat? Zalantzarik ez. Horregatik esaten digu Jesusek Jainkoa gure alde dugula eta otoitzean eskatzen dioguna emango digula. Saia gaitezen. Gauza arraroagoak ikusi dira: mendi bat itsasoratzea lortu ahal badugu… Ez da automatikoa baina, benetako konfiantzaz otoitz egiten badugu, zerbait gerta daiteke, agian. Saia gaitezen, bada!

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.