HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Maiatzak 26

Aldi hartan, Pedrok esan zion Jesusi: «Hara, guk dena utzi dugu, zuri jarraitzeko». Jesusek erantzun: «Benetan diotsuet: Nigatik eta Berri Onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, orain, mundu honetan, ehun halako hartuko du: etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira, eta orain azkeneko direnak lehenengo».

Markos 10, 28-31.

Pedroren galdera guk ere egiten dugu sarri askotan. Gehienetan guk ez dugu guztia utzi Jesusengatik eta Berri Onagatik. Guztia asko da. Baina bide bat egin dugu: aukerak eginez joan gara, gauza batzuk utzi eta beste batzuk hautatu ditugu, gure denbora honetan eta hartan ematea erabaki dugu, gurekin zerikusi handirik ez zeukaten pertsonak senidetzat hartu ditugu… Eta orain zer? Zer abantaila dakar Jesusi jarraitzeak?

Bada, horrek guztiak ez digu abantailarik ekarri; edo horrela dirudi, behinik behin. Segurtasuna, ongizatea ematen ziguten zenbait gauza utzita, ez dugu jaso etorkizuneko promesa bat baino. Eta zaila egiten zaigu horretaz fidatzea, askoz fidagarriagoak iruditzen baitzaizkigu gure kontu korrontea, gure lana, gure ideologia etab.

Jesusek dioskunez, ordea, beste familia bat sortzen ari gara eta partekaturiko ondasunetan oinarritutako aberastasuna ere bai. Eta areago: horrela jokatuz betiko bizi betea ereiten ari garela diosku Jesusek, Jainkoak nahi duen mundua, alegia. Emaguzu, Jauna, zure promesaz fidatzeko fedea eta Jesusi jarraitzeko adorea.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.