HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Maiatzak 24
Asteko lehen-egunean, ilunabarrean, etxe batean bildurik zeuden ikasleak, ateak itxita, juduen beldurrez. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, esan zien: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Ikasleak pozez bete ziren, Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak Ni bidali nauen bezala, hala bidaltzen zaituztet Nik zuek». Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei, barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».
Joan 20, 19-23.

Nahiz eta azken urteotan famatu izateko deia Elizatik irteten den, zenbat aldiz sentitzen garen beldurtuta edo goibelduta berriona hots egiteko! Zenbat aldiz izkutatzen garen gure paretetan ez daukagun segurtasuna ematen digutelako!
Gaurko Ebanjelioak Eliza behin betiko ernarazi zuen gertakizuna kontatzen du: Jesus berpiztua izututako elkartearen erdian jartzen da, bere bakea eman eta dizipuluak, zauriak ikusi ondoren antzematen dutenean, poztu egiten dira. Jesusek putz egiten die Espiritu Santua bekatuak barkatzera bidaltzeko, Aitak bera bidali zuen moduan.
Gaur atzo bezala, pobreei berri ona emateko, gatibuei askatasuna iragartzeko eta itsuei ikusmena emateko jaso dugun misioak gainezka egiten digu, baina ez gaude bakarrik, ez baikaude gure mende. Jesusek, Jainko Jaunak gizakia sortzean bizitza-arnasa putz egin zion bezala, Espiritu Santuak putz egin zion Elizari bizia emateko. Irteeran dagoen Eliza izateko, Jesukristo erdian jarri behar da, Espiritu Santuari entzunez. Ausartzen al gara?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments