HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 21

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz:

«Aita santu hori, ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita hauen hitzaren bidez nigan sinetsiko dutenen alde ere. Egizu denak bat izan daitezela. Aita, Zu nirekin eta Ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin, munduak sinets dezan Zuk bidali nauzula. Zuk eman zenidan aintza bera eman diet Nik, bat izan daitezen, Gu biok bat garen bezala: Ni hauekin bat eta Zu nirekin bat. Horrela guztiz bat izango dira, eta munduak ezagutu ahal izango du Zuk bidali nauzula eta Ni maitatu nauzun bezala maitatu dituzula hauek ere. Aita, Zuk eman dizkidazunak Ni nagoen tokian nirekin egotea nahi dut, nire aintza, mundua izan baino lehen maite izan nauzulako eman didazun aintza, ikus dezaten. Aita zuzen hori, munduak ez zaitu ezagutu; Nik, ordea, ezagutu zaitut, eta hauek jakin dute Zuk bidali nauzula. Jakinarazi diet zure izena, eta aurrerantzean ere jakinaraziko, Zuk niri didazun maitasuna hauengan izan dadin, eta Ni ere hauengan izan nadin».

Joan 17, 20-26.

Gaurko ebanjelioan apaiz-otoitzaren azken zatia irakurri dugu. Bertan Jesusek guregatik eskatzen du, sortuko den Elizaren alde! Jesusen azken momentu iristear dagoenean bere misioarekin jarraituko duen jarraitzaile elkartearen momentua hasten da, etorkizunari irekita dagoen elkartea.

Dizipuluen elkartea bat izango da, eta ez multzo anonimo bat, baldin eta Aitarengan eta Semearengan bizi bada. Batasun hau, Jainkoaren maitasunean oinarrituriko elkartasunetik jaiotzen da, benetako bizitza eta salbamenaren iturria dena. Gaur Jesusek Jainkoak bera maite duen hainbeste gu maite gaituela erakusten digu, ez gutxiago, Aitak ezer baino lehen maite duelako, inork baino lehenago maite duelako! Bere errukian, Jainkoak betidanik hartu nahi izan ditu gizon eta emakume bakoitza bere altzoan. Galdera ez da jarraitzaileen elkartean egon nahi dugun, baizik eta ea Jainkoaren altzoan egon nahi dugun eta, honen ondorioz, kristau elkartean.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.