HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 20

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz: «Aita santu horrek, zaindu itzazu zeure ahalmenaz Zeuk eman dizkidazunok, bat izan daitezen Gu Geu bat garen bezala. Hauekin izan naizen bitartean, Nik zaindu ditut zeure izenean eman dizkidazunok. Hauen ardura izan dut eta ez da bat ere galdu, galdu behar zuena baizik; horrela, Liburu Santuek diotena bete da. Orain, ordea, zugana noa. Oraindik munduan nagoela esaten dut hau guztia, nire poza berengan izan dezaten, eta bete-betea izan dezaten. Zure hitza eman diet Nik; baina munduak gorroto die, mundukoak ez direlako, Ni ere mundukoa ez naizen bezala. Ez dizut eskatzen hauek mundutik ateratzeko, Gaiztoagandik gordetzeko baizik. Ez dira mundukoak, Ni ere mundukoa ez naizen bezala. Sagara itzazu egiaren bidez; zure hitza da egia. Ni mundura bidali ninduzun bezala, Nik ere mundura bidali ditut. Eta hauengatik sagaratzen dizut neure burua, hauek ere sagara ditzazun egiaren bidez».

Joan 17, 11b-19.

Gaurko ebanjelioak atzoko apaiz-otoitzaren bigarren zatiarekin jarraitzen du. Hemen Jesusek Aitari jarraitzaileak bere ahalmenaz zaindu ditzan eskatzen die beraiek ere bat izan daitezen Aitarekin. Jesusek Aita nor den erakutsi du eta munduak gorrotatu egin du. Horregatik Jesusek munduan dauden bere jarraitzaileen alde eskatzen du, Aitarenak izanik munduak beraiek ere gorrotatzen dituelako. Horregatik, Jesusek hauen alde eskatzen du misioan Aitaren egiaz sagaratuak izan daitezen.

Jesusen jarraitzaileen taldeak Aita den Jainkoarengan sinesten du, ez Itun Zaharreko urrutiko Yahve bezala, Jesusen Abba bezala baizik, gure betetasunera iristeko Berarekin bat izatera gonbidatzen gaituenarekin.

Jesus bera da ikus eta mirets dezakegun Abba den Jainkoaren aurpegia, eta horregatik, hain zuzen ere, munduak Jesus arbuiatu zuen. Hura bezala, kristau elkarteak ere mespretxua, eta heriotza bera oraindik leku gehiegitan, dugu zain Jesus gure Maisua imitatu eta jarraitu nahian Aitarekin elkartuta bizi garenean.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.