HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 19

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta esan zuen: «Aita, iritsi da ordua. Ager ezazu zeure Semearen aintza, Semeak zure aintza ager dezan. Gizon-emakume guztien gain aginpidea eman diozunez gero, betiko bizia eman diezaiela Zuk berari emandakoei. Hau da betiko bizia: Zu, egiazko Jainko bakar hori, eta Zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzea. Nik zure aintza agertu dut munduan, Zuk eman zenidan egitekoa betez. Orain, Aita, emadazu aintza zeure ondoan, eman mundua mundu izan baino lehen zure ondoan nuen aintza. Agertu diet zure izena mundutik bereizi eta eman zenizkidan gizon-emakumeei. Zeureak zenituen, Zuk niri eman zenizkidan, eta haiek onartu dute zure hitza. Badakite orain Zuk eman didazun guztia zugandik datorrela. Zuk niri eman zenizkidan hitzak eman dizkiet Nik, eta hauek onartu dituzte. Eta benetan jakin dute zugandik atera nintzela, eta sinetsi Zuk bidali ninduzula. Hauen alde erregutzen dizut; ez dut munduaren alde erregutzen, Zuk eman dizkidazunon alde baizik, zureak direlako. Bai, dudan guztia zurea da eta Zuk duzuna nirea, eta hauengan agertu da nire aintza. Eznaiz aurrerantzean munduan egongo; hauek, bai, munduan jarraituko dute. Ni, berriz, zugana noa».

Joan 17, 1-11a.

Jesusi jarraitzeak zalantzak dakartza, hauek fedeari estu lotuta daudelako. Zalantza horiek gai desberdinei buruzkoak dira, baita gure sinesmenaren muinari dagozkionak ere.

Gaurko pasarteak Jesusen apaiz-otoitz ezaguna aurkezten digu, non, bere ordua heldu dela jakinik, Aitari Bera loriatzeko gai izatea eskatzen dio, bere borondatea erabat betetzeko. Jesusek beretzat eskatzen duen aintza piztuerarena da. Eta bere jarraitzaileentzat ere aintza hau eskatzen du, bera Aitaren Semea dela ulertuz bere borondatea bete dutelako.

Azken afarian Jesusek egindako apaiz-otoitz hau konfiantzaz, samurtasunez eta maitasunez beterik dago, bere bizitzako unerik erabakigarriena iristen dela jakinik, beti egin duen moduan Aitaren borondatearekin bat izaten jarraitzea eskatzen diolako, azken une hori maitasun gorenarena izan dadin. Betiko Bizia hemen hasia da, Aitaren maitasuna islatzen duen jokabide bakoitzean, Jesus maisuak egin zuen modura. Jesus da ispilua eta eredua, gure fedea ez delako sinesmen kontu hutsa, baizik eta norbaiten jarraipena.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.