Suge esnezaleak

2026 Mai 18

Maiatzeraz gero, eguraldiak gorabehera handiak izaten ditu eta batzuetan beroegi ere bai. Eguzkiak sano joten duenean, lozorroan dauden sugeak ere odol-berotu eta biztu egiten dira. Sugeari beti izan diogu errespetua, batez ere sugegorri pozoitsuari. Sugearenganako bildurra fisiko-errealarekin batera, Bibliarik harakoa ere izan dugu Adan eta Ebaren Paradisuko tentazioa bitarteko. Euskal Herriko sugeak, ez dira handiak eta euren janarirako ere irentsi ahal izateko moduko pizti txikiak harrapatzen dituzte, esaterako, saguak, txori txikiak etab. Baina, batez ere suge luzeen beste elikagai estimatu bat behi eta ardien erraperik harako esnea da. Baserritar askori  deukotset entzunda sugeen esne-edate hori. Batzuek euren begiekin ikusita daukatela esan izan didate, beste batzuek euren aurrekoei entzunda. Sugeak eurak ere zuhurrak dira eta badakite  behi edo ardien errapera noiz joan eta gozo-gozo edan kortan zein larrean, jagolea bistan ez dagoela, narraz edo/eta izterrean gora biribildurik erraperaino heltzeko.Eta zelan jakin hori? Ba, erraz. Ganaduari esnea erasten joakeran errapea esne-hutsik barruntetan zutenean susmo txarra hartzen zuten. Hori ikusita, kargutu egiten ziran, korta barruan zein landarrean eta sorots egin sugeren batek ganaduaren errapera bidea ikasi zuen ikusteko. Esaera ugari dago sugearen inguruan. Zeozergatik izango da. Batek hauxe dio: “Sugeak bere pozoia ez du ahazten”. Pertsona batzuetara ere aplikatu daiteke esaera hori gaurko munduko etika gabeko jokabieak ikusita.  Kontuz ba suge eta sugekeriekin. Sugea beti suge!

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.